Herri Urratsen 25garren edizioa 2008ko maiatzaren 11n izango da, Seaskako ikastolen alde. Logoa aukeratzeko lehiaketa deitu dute eta irabazleak 300 euroko saria izango du. Logoak zenbait baldintza bete behar ditu eta irailaren 11 aurretik igorri behar da Herri Urratseko bulegora:
- Informazio hau eraman behar du logoak: Herri Urrats 2008ko maiatzaren 11n, Senperen, eta leloa: Mende laurdena, bide erdia...
- Leloa kontuan hartu behar da.
- Soporte desberdinetarako egokia behar du: agenda, afitxak, jantziak, txartelak eta 1, 2, 3, 4 koloretan argitaratua izateko.
- Fitxategi digitalean bidali behar da.
- Bidaltzeko helbidea: Herri Urrats, ZI Pontôts, 64100 Baiona, elkartea@herriurrats.com.