Wukrorekiko elkartasun bazkarirako txartelak saltzen ariko dira gaur ferian, goizean 11:30-13:30 eta arratsaldean 16:30-19:00. Horrez gain, kamiseta, pin eta motxilak ere salduko dituzte.
Angel Olaran misiolari hernaniarrak Etiopiako herrian umezurtzekin egiten duen lanerako dirua bildu eta jendea kontzientziatzea da bazkariaren helburua. Irailaren 16an egingo da Atsegindegin. Aurten ez da Angel Olaran bera bazkarian izango, baina Wukroko bideo eta argazkiak izango dira ikusteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!