Kiroldegiko zenbait ikastaro datorren astean hasiko dira, iraila hastearekin batera eta bitartean irekia dago izen ematea, lekua geratzen den ikastaroetarako. Aurten, indor walkin eta body training edo body pump ikastaro berriak izango dira, astean egun bat, bi edo hiru egunetan; pilates ikastaroan ordu gehiago eskainiko dira; eta 4-10 urte harteko haurrentzako psikomotrizitate ikastaroa ere izango da. Berrikuntza horiez gain ohizko ikastaro guztiak eskainiko ditu kiroldegiak: igeriketa, karatea, spining, aerobik, mantentze gimnasia eta abar.
Bazkideentzako ikastaroak Ikastaroak kiroldegiko bazkideentzat dira eta sei edo hamabi hilabeteko abonoak egin litezke. Bazkideak igerilekuetara eta gimnasiora txartelarekin sartu litezke eta libre daudenean, baita squash-era, pelotalekura eta erabilera anitzetako pistetara ere. Aldez aurretik erreserbatuz gero, berriz, ordaindu egin beharko dira bai squasha, bai pelotalekua eta baita pistak ere. Horrez gain, beste zenbait zerbitzu ere eskaintzen ditu kiroldegiak tarifa desberdinekin: sauna, masajea eta fisioterapia, igerileku irekiak eta abar. Eta Hernanikoa Buruntzaldeko kiroldegien zirkuitu barruan dagoenez, Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil eta Astigarragako kiroldegietako zerbitzuak ere dohainik erabili ditzakete urte guztian zehar Hernaniko kiroldegiko bazkideek.
Egitaraua
IGERIKETA
Ikastaro eta ordutegi desberdin ugari, aukera zabala.
Haurrentzako: haurtxoentzat ikastaroa, haurtxoen mantenimendu ikastaroak, 3-4 urte artekoentzako ikastaroak, haurrentzako hastapen ikastaroak, haurrentzako hobekuntza, haurrentzako ur-ekintzak.
Igeriketa eskola.
Helduentzako: hastapena, mantentze ikastaroa, eta Aqua-gym ikastaroak.
AEROBIC-a
Astean bi edo hiru egun.
SPINING-a
Astean bi edo hiru egun.
GIMNASIA
MANTENIMENDUA
Astean bi egun.
PILATES
Astean egun bat, bi edo hiru.
KARATEA
Gazteentzat astean bi edo hiru egun eta helduentzat astean hiru egun.
INDOOR WALKING
Astean egun bat, bi edo hiru.
BODY TRAINNING
Astean egun bat, bi edo hiru.
PSIKOMOTRIZITATEA
Astean egun bat.
HIRUGARREN ADINA
Astean hiru egun.