Umeen eguna gaur Musika Hamabostaldian

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 27a, 02:00

Donostiak Musika Hamabostaldian gaur Umeen Eguna izango da eta hori dela eta umeentzak antolatutako ekitaldiak izango dira ohiko zikloetaz gain. Eguerdiko 12:00etan, Kanpanolue kale animazioa izango da Donostiako udaletxe inguruan. Victoria Eugenia antzokian, Oihulari Klown antzerki taldeko ipuin kontalaria izango da (gonbidapena behar da), 16:30etan eta 18:30etan euskaraz eta 17:15etan eta 18:45etan gaztelaniaz. Arratsaldeko 18:00etan eta 20:00etan, Binefarko titiriteroen emanaldia izango da, Vitoria Eugenian (sarrera 5 euro). Arratsaldeko 18:30etan, Txotxongillo taldeak Erreka Mari antzeztuko du, Vitoria Eugenian. Arratsaldeko 19:00etan, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak izango dira, Okendo plazan. Helduagoentzat, arratsaldeko 20:00etan, Errusiako Orkestra Nazionala izango da, Kursaal Auditorioan (Sarrerak 10-50 euro artean). Ordu berean, Irantzu Agirre harpajolea izango da Miramar jauregian (prezioa: 3 euro).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!