Hernaniko taldeek martxa ona aurredenboraldi bukaeran

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 27a, 02:00

Gorengo maila
UPVk                  2
Hernanik              2
* Penaltitan UPVk irabazi zuen.

Emakumezkoen liga
Hernanik            4
Dunboak             1 

hERNANIKO  aurreneko bi taldeek aurredenboraldiko partiduak izan dituzte asteburuan. Gorengo mailan, Hernanik, 2na  berdindu zuen UPVren kontra, Sebas Ontoriaren omenezko torneoko partiduan. Azkenean, penaltitan UPVk irabazi zuen.
Taldeko arduradunek azaldutakoaren arabera, atzoko partiduan ´sentsazio onak` izan zituzten osatzen ari diren taldearekin. Oraindik ere deskarte batzuk egin behar dituzte eta aurreratu dute gaur bertan jakin litekeela plantilla nola osatuko duten.
Bihar izango dute aurredenboraldiko beste partidu bat, 20:00tan Zubipen, Lizeo Santo Tomasen aurka. Ostiralean, 19:00etan, Larramendi Torneoa jokatuko dute Euskaldunaren kontra, Andoainen. Liga irailaren 8ko asteburuan hasiko du, Eibarren kontra.
Emakumezkoen ligako taldeak, 4 eta 1 irabazi zuen Dunboaren kontra. Golak, Itxaso, Ana, Nahia eta Ainhoak sartu zituzten. Hurrengo partidua asteazkenean izango dute, Realaren kontra, Zubietan. Partidu zaila izango dela aurreikusi dute. Liga irailaren 8ko asteburuan hasiko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!