Latsunbe-Marielutseko jaia irailaren 8an egingo dute eta izen emateak zabaldu dituzte. Herri bazkarirako txartelak salgai daude Inaxi, Gailur eta Latsunbe okindegietan, irailaren 3ra arte. Horrez gain, abuztuaren 30era arte zabalik dago futbol 7 eta fronteniserako izen ematea, egunero Karobi elkartean, 20:00etatik 20:30etara. Partiduak aldez aurretik jokatuko dira eta finalak irailaren 8an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!