MUSIKA Hamabostaldiaren barruan, gaur, Aztiak Ganbara taldearen emanaldia izango da, Chillida Lekun. Museoan Nicanor Zabaletaren omenezko zikloa izaten ari da Hamabostaldiaren barruan, eta gaurkoa izango da ziklo horretako hirugarren kontzertua, 19:00etan hasita.
Nicanor Zabaletaren
omenezko pieza
Aztiak Ganbara taldea duela gutxi sortutako taldea da Musikene eskolako ikasleekin. Taldea honako instrumentuek osatzen dute: harpa, txirula, klarinetea, biola, biolina eta biolontxeloa. Haiekin batean aritzen da, zuzendari lanetan, haien irakaslea, Gabriel Loidi. Kontzertuan Claude Debussy, Jacques Ibert eta Maurice Ravelen obrak joko dituzte, besteak beste. Kontzertu bukaeran Nicanor Zabaletaren omenezko pieza joko du Vicent Buffin harpajoleak. Pieza Gabriel Loidi berak sortu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!