Zeberio II izango da Ezkurraren aurka finala jokatu duena

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 26a, 02:00

ERABAKI da aurtengo Casino Kursaal txapelketako finalistak zeintzuk diren: Zeberio II eta Ezkurra. Atzo jokatu zen semifinaletako hirugarren partiduan erabaki zen, Zeberio IIk Urrutia 35 eta 28 garaitu ondoren. Hala ere, Zeberio IIk ez zuen atzokoan erraz irabazi, partidu gogorra eta parekatua izan baitzen. Horren erakusle da partiduak berdinketa ugari izan zituela: 10, 16, 19, 20, 21 eta 22na berdindu zuten. Partiduko aurreneko zati honetan ez zen sakez egindako tanto zuzenik izan eta bi erremontistek tantoak golpez golpe borrokatu behar izan zituzten. Partiduaren bigarren zatian, nekea nabaria izen zen eta fisikoak erabaki zuen neurri haundi batean azken emaitza. Zeberio IIk 7 tanto segidan egin zituen eta 29-22ko abantaila lortu zuen. Horren ondoren Urrutiak beheraka izan zuen eta Zeberio IIk lortu zuen finalerako txartela. Finala irailaren 1ean jokatuko da, Galarretan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!