Casino Kursaal buruz buruko txapelketako finala jokatuko da larunbatean Galarretan, Ezkurra eta Zeberio IIaren artean. Material aukeraketa gaur egingo dute Galarretan bertan, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Faborito garbia nafarra izango da, bederatzi aldiz txapeldun izateaz gain, finalaurrekoan nahiko erraz irabazi baitzion Patxi Zeberiori. Baina gipuzkoarrak iazko txapela ez du merke salduko eta presioa Ezkurraren gain egoteak mesede egin liezaioke. Gaur ere erremonte partiduak Galarretan Material aukeraketaz gain, osteguneroko moduan pelota jaialdia izango da gaur ere Galarretan, 16:00etan hasita, lau partidurekin: Zalakain-Martinez I/Zulaika-Olazar, Uterga-Urrutia/Juaristi-San Miguel, Urriza-Etxeberria III/Altuna I-Iriarte eta Bereziartua-Angel Lekunberri/Matxin III-Auzmendi.