Pelota partiduak, sagardo dastaketa, eta herri kirolak festetako azken egunean

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 26a, 02:00

PORTUKO jaiak iritsi dira azken egunera eta azken txanpa honetan egun guztiko egitarau bete betea dakarte. Suziri, txokolata, diana eta mezaren ondoren banakako pelota partiduak izango dira, gaur inauguratuko duten Portuko frontoi berrian: Jon Urretabizkaia/Oier Garzia eta Paul Ojuel/Unai Alvarez. Goizeko 11:30etan izango da. Sagardo probaketa, bazkaria eta Ttarla dantza taldearen emanaldiaren ondoren herri kirolak izango dira: Iparraldeko jokuak eta Ugarteburu eta Elorriaga aizkolariak Landarbide harrijasotzailearen aurka. Gauean Egan-ekin, zezen suzkoarekin eta azken trakarekin bukatuko dira jaiak.

Lorontzi txapelketa eta asto karrera
Ostiralean, lorontzi txapelketa izan zen eta honako hauek izan dira aurtengo txapeldunak: aurreneko postuan, Antonia; bigarren, Ramoni; eta hirugarrena, Jabi. Asto lasterketa ere izan zen atzo eta ez zirudien arren, ordurako atertu egin zuen.

Gaurko egitaraua
08:00: Egunsentia, suziriekin.
08:30: Txokolatada.
09:30: Diana.
11:00: Meza auzoan
hildakoen alde.
11:30: Banakako pelota
partiduak auzoko frontoia
inauguratzeko.
12:30: Sagardo probaketa,
trikitilariek lagunduta.
12:30: Toka eta bote txapelketa.
14:30: Bazkaria.
17:30: Hernaniko Ttarla
dantza taldearen emanaldia.
Ondoren: Herri kirolak. Ondoren: ‘Egan’
taldearekin dantzaldia.
00:00: Jaien amaiera ‘Egan’
taldearekin, zezen suzkoa eta azken traka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!