Futbol taldeak denboraldia prestatzen ari dira eta lagunarteko partiduak jokatuko dituzte gaur. Gorengo mailako taldeak Martutenen jokatuko du Sebas Ontoriaren oroimenezko torneoan, UPVren aurka. Arratsaldeko 17:30etan izango da. Emakumezkoen Ligako taldeak Zubipen du partidua (zelaia jokatzeko moduan bada), gaur 12:00etan, Dunboaren aurka. Lehenago, 10:00etan, Kadeteek jokatuko dute Zarautzen aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!