Luis Llopis Mansilla, Biyok, argazkilaria hil zen atzo 75 urterekin. Herrian pertsona ezaguna zen Luis, argazki denda izateaz gain, urtetan argazki kamararekin herriko ekitaldi eta bestelakoetan ibili baitzen, herriko historiaren zati bat iruditan jasotzen. Luis Llopisek herri mailako argazkiekin artxibo garrantzitsua osatu zuen eta komunikabide ezberdinetan publikatu dira bere argazkiak. Karmen jaietan Kaxkoko alkate ere izendatu zuten Kaxkoko
bizilagunek. Hernaniko Kronikak Luis Llopisek utzitako zenbait
argazki publikatu izan ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!