Latsunbe-Marielutseko jaiak irailaren 8an izango dira eta izen emateak zabalik daude

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 24a, 02:00

Irailaren 8an izango dira Latsunbe-Marieluts auzoko jaiak eta izen emateak zabalik daude Iturritxo auzo elkarteak jakitera eman duenez: bazkari herrikoierako txartelak salgai daude Inaxi, Gailur eta Latsunbe okindegietan irailaren 3ra arte. Horrez gain, abuztuaren 30era arte zabalik dago futbol 7 eta fronteniserako izen ematea, egunero Karobi elkartean, 20:00etatik 20:30etara. Partiduak aldez aurretik jokatuko dira eta finalak iralaren 8an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!