Urrutiak ezin izan zuen Ezkurra haundiaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 24a, 02:00

ezkurra buruz buruko erremontean jaun eta jabe dela erakutsi zuen atzo Galarretan, Casino Kursaal Txapelketako semifinaletako ligako 2garren partiduan. Emaitza 35 eta 24 izan zen. Ezkurrak irailaren 1ean jokatuko den finalerako txartela eskuratu du garaipen honekin eta oraindik ere erabakitzeko dago zein izango duen aurkari. Hori 3garren semifinalean erabakiko da, datorren larunbatean. Bertan Ezkurrak garaitutako Zeberio II eta Urrutiak finalerako pasea borrokatu beharko dute. Atzoko partiduari dagokionean, Ezkurrak bere nagusitasuna erakutsi zuen, bai golpean, bai azkartasunean, eta sakean ere ez zuen hutsik egin (8 zuzeneko tanto egin zituen). Hala ere, Urrutiak ez zion traba haundirik jarri Ezkurrari garaipenerako bidean eta ohikoa duen armarekin, sakearekin, ez zuen erabat asmatu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!