ITXURA gaiztoa zekarkien atzo Urumea errioak Portu auzoan, San Joan Txikiak hasi bezperan, eta festei hasiera uholdeekin eman behar ote zaien jakin nahian esnatuko dira gaur auzotarrak. Iragarpenek diote hobera egingo duela eguraldiak eta horren esperantzan egongo dira gaur portuko neska-mutilak, auzoan prestatu dizkieten jolasetarako prest. Goizean goizetik arratsalde partera arte berentzako jolasak izango dira: marrazki lehiaketa, parkea, herri kirolak eta abar luze bat. Lorontzi lehiaketa eta sardina jana Arratsaldean, urteroko lorontzi lehiaketa izango da auzotarren artean. Urtez urte lore dotoreagoak aurkezten ditu jendeak eta ez da xamurra izango irabazlea izendatzea. Ilunabarrean berriz, arrakasta haundia izan ohi duen sardina jatea izango da, aurten 17garren aldiz, eta festari errematea Izotz taldearen dantzaldiak jarriko dio. Bestalde, asteburuan egitarau zabala dakarkite San Joan Txikiek, besteak beste 56garren Asto lasterketa.
Gaurko egitaraua
10:00: Marrazki eta
pintura lehiaketa.
11:00: Haurren parkea.
12:00: Jaien hasiera suziri,
buruhaundi eta txistulariekin.
13:00: Auzoko gazteek
egindako marrazkien erakusketa.
16:00: Haurren parkea,
19:00ak arte.
17:00: Herri kirolak umeentzako.
18:00: Lorontzi lehiaketa.
18:30: Haur jokoak.
19:00: Tute txapelketa ‘Pedro Mari’ tabernan.
20:30: XVII. Sardina jatea.
23:00: ‘Izotz’-ekin dantzaldia.