Udalak ohar bat kaleratu du euriteak direla eta

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 23a, 02:00

Alkatetzak ohar bat bidali du gaur, euriteak direla eta sortu daitezkeen arazoen aurrean, Udalaren kezka azaldu eta herritarrei zenbait jakinarazpen emateko. Añarbeko urtegia gainezka dagoela azpimarratzen du eta Añarbeko Urak-Aguas del Añarbe elkarteak  jakitera eman duenez, gaur 17:30etan presa irekiko du, ohiko prozeduraren bitartez, goizean %96,33 betea baitzegoen. Ordurako ura Landaren aterea zela kontuan hartuta, Alkateak herritarrak ohartarazi ditu kontuz ibiltzeko ibai ertz inguruan, ´eta beharrezko neurriak hartzeko, lur eta etxebizitzak zaintzeko eta ahal den neurrian kalteak ekiditeko`. Udaleko langileek ikuskatze lanak egin dituztela ere azpimarratu du ´ura jasotzen duen sistema ondo dagoela konprobatzeko, eta Udaltzaingoa adi izango da, sor daitezkeen arazoei, ahal den naurrian aurrez heldu ahal izateko`. Horrez gain, herritarrei dei egin die Udalak, edozein gertaeren aurrean Udalera nahiz udaltzaingora egiteko edo deitzeko ´behar diren neurriak hartu ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!