Urrutia eta Ezkurra aurrez aurre, semifinaletako ligako partiduan

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 21a, 02:00

KASINO Kursaal txapelketa semifinaletako ligaxkan sartu da bete-betean. Larunbatean jokatu zuten ligaxkako aurreneko partidua Zeberio II eta Ezkurrak, eta bigarrenak irabazi zuen 28 eta 38. Bihar izango da bigarren partidua eta bertan Ezkurra eta Urrutiak neurtuko dituzte indarrak, txapelketako aurreneko fasean sailkatutakoak. Partidu gogorra eta ikusgarria espero da eta Ezkurra faborito izan arren, jarraitzaileek Urrutiarengan fede haundia dute.s Erremonte jaialdia 16:00etan hasiko da Galarretan. Txapelketakoa bigarren partidua izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!