EURIA da denon ahotan dagoen hizketako gaia aurtengo abuztuan, eta ez da harritzekoa, herrian geratu direnek behintzat ez baitute uda giroaz gozatzeko aukera haundirik izan. Ereñotzuko eta Lasarteko estazioetako datuei erreparatuta, aurtengoa izan da 2002 urteaz gero abuzturik euritsuena. Hila ez da oraindik bukatu eta 104.1 l/m2 bota ditu dagoeneko. Zifra hori aurreko urteetako abuztuekin konparatuz gero 2002an bakarrik egin du aurtengo abuztuan baino euri gehiago: 208, 8 l/m2. Abuztu hura aurtengoa baino euritsuagoa izan zen.
Asteartea egunik euritsuena
Egunez eguneko datuei erreparatuta, asteartekoa izan da aurtengo abuztuko egunik euritsuena: 44,6 l/m2 bota baitzituen. Orduko euririk gehien abuztuaren 6an egin du, egun horretan eguerdian, 5,7 l/m2 bota baitzituen. Bestalde, abuztuak egin dituen egunetatik, erditan egin du euria, 11 egunetan hain zuzen.