OIER Mendizabal Asegarceko pelotari hernaniarrak 22 eta 19 irabazi zuen igandean Hondarribian jokatu zuen partidu estelarrean. Unanue beteranoa izan zuen bikote pelotari gazteak eta aurkari Koka eta Peñagarikano.
Partidu ugari uda aldean
Udara parte honetan partidu ugari jokatzen ari da Oier Mendizabal eta aurrerantzean ere izango ditu. Abuztuaren 24an, ostiralean, Kokarekin batean jokatuko du, Eugi eta Galarza VIaren kontra. 22:15etan, Donostiako Atano III frontoian. Abuztuaren 26an, Olaizola Ikin jokatuko du Leiza eta Zearraren kontra, Errioxan. Abuztuaren 27an, Arretxe II eta Izaren kontra jokatuko du Retegi BI bikote duela, Elgoibarren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!