ERGOBIKO jaiak iritsi dira azken egunera. Gaurkoan erabakiko da aurtengo Ergobiko Idi Probetako 43garren edizioko txapelduna nor den. Atzo Errenteriako Matxain eta Lasarteko Telleriaren idi pareak aritu ziren Ergobiako plazan eta Telleriaren idi parea izan zen jaun eta jabe, 67 plaza 3 zinta eta 20 cm. eginda. Matxainen idi pareak 46 plaza, 5 zinta eta 260 cm. egin zituen. Gaurko saioan Aiako Izetaren eta Errenteriako Illarretaren idi pareak ariko dira. Pentsa liteke atzo Telleriak egindako marka gainditzen nahiko lan izango dutela, baina ikusteko dago. Idi dema eguerdiko 12:00etan hasiko da. Horrez gain, 120 lagunentzako bazkari herrikoia ere prestatu dute gaurko. Menua: zezen gisatua. Arratsaldean pailazoak izango dira haurrentzat eta arratsalde eta iluntze aldera Incansables txaranga. Gauerdian, auzotarrek urtero egiten duten antzerki eta musika ikuskizuna izango da, aurten musika taldeen ingurukoa. Festen bukaera ekitaldia goizaldeko 02:30etan egingo dute, Ergobiko Pobre de mi abestuta.
GAUR ERGOBIAN
10:00 Diana.
12:00 Idi demetako
bigarren saioa:
- Aiako Izeta.
- Errenteriako Illarreta.
14:30 Bazkari herrikoia.
Tartean Modestoren eskutik musika emanaldia.
18:30 Patxin eta Pastin.
pailazoak.
19:00 ‘Incansables’ txaranga.
23:30 ‘Incansables’ txaranga.
24:00 Auzotarren ikuskizun paregabea.
02:30 Festei bukaera emateko ‘Pobre de mi’ abestuta.