‘Astigarragako ibilbideak’ gida eskuragarri dago kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 20a, 02:00

Astigarragako udalaren enkarguz osatu berri du Deustuko Unibertsitateko Giza Zientzien fakultateak Astigarragako lau ibilbide biltzen dituen gida. Lau ibilbide tamatikotan Astigarragako leku eta pasadizoak biltzen ditu gidak, testua eta argazkiekin. Gida berria salgai dago Astigarragako kultur etxean, 3 eurotan. Gida honen helburua da herritar eta ingurukoei ibilbideen berri emateaz gain, turistek ere herria ezagutzeko erreminta bat izatea.

Ibilbide desberdinak
Gidak liburuxka formatua du eta lau ibilbide proposatzen ditu. Lehenengoak Astigarraga bete-betean du izena eta hirigunean barrena egitekoa da; bigarrenak, Bizi ezazu kultura Astigarragan izenekoak, inguru naturala eta historiaurrea biltzen ditu; hirugarrenak, Astigarraga eta euskal nekazaritza kultura izenekoak, euskal eta nekazal kultura eta ohiturak biltzen ditu; eta laugarrenak, Astigarraga txotx izenekoak, sagardoa eta sagardotegiak biltzen ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!