Goizueta eta Donostian bukatuta, Ergobin dago gaur festarako aukera

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 20a, 02:00

Idi demak eta abere demak izango dira gaur, eguerdian eta iluntzean.

Goizueta eta Donostian atzo bukatu ziren festak eta Hernani inguruan Ergobin dago festarako aukera. Ergobin normala den moduan, demak izango dira gaurko protagonista nagusi, bai eguerdi partean eta baita iluntzean ere. Eguerdiko 12:00etan izango da XLIII. Idi demako lehen jardunaldia eta bertan lau idi parek hartuko dute parte: Errenteriako Matxain, Lasarteko Telleria, Aiako Izeta eta Errenteriako Illarreta. Bigarren jardunaldia, berriz, bihar eguerdian izango da. Ilutzean, berriz, abere demak izango dira eta bertan hiru aberek hartuko dute parte: Ereñotzuko Imanol Paollarenak, Asteasuko Aitor Olarretarenak eta Mallabiako Bustarrirenak.

Arratsaldean herri kirolak
Gaur Ergobin, indarra probatzen ariko dira egun guztiz, eta eguerdi eta gaueko demaz gain, herri kirolak ere izango dira arratsalde partean. Harri jasotzen eta aizkoran ariko dira, kirolaririk onentsuenak. Harri jasotzen Izetatarrak, Perurenatarrak, Irigoien eta Sardon ariko dira eta aizkoran Olasagasti eta Nazabal.

Gaur Ergobin

  • 10:00 Diana.
  • 12:00 Idi demak
      - Errenteriako Matxain.
      - Lasarteko Telleria.
      - Aiako Izeta.
      - Errenteriako Illarreta.
  • 14:00 Bazkaria Estanco tabernan.
  • 17:30 Incansables txaranga.
  • 18:00 Gaztelu puzgarriak plazan.
  • 18:30 Herri kirolak
      - Harri jasotzen: Izeta aita-semeak, Perurena aita-semeak, Aimar Irigoien eta Mª Jose Sardon.
      - Aizkoran: Olasagasti eta Nazabal.
  • 23:00 Zaldi proba.
      - Ereñotzuko Imanol Paolla.
      - Asteasuko Aitor Olarreta.
      - Mallabiako Bustarri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!