Nerbioiko uretan jokatu zuten atzo estropada KAE2 ligan, euri jasa haundiak eta kondizio gogorretan. Lehen sei taldeak 15 segundoren aldea izan zuten euren artean, eta hernaniarrei egokitu zitzaien 6garren izatea. Xabier Zabala entrenatzaileak aldaketa batzuk egin behar izan zituen eta nahiko gustora zegoen egindako lanarekin: ´jende berriak ondo erantzun du eta estropada ona egin dugu. Onenen denboretan ibili gara gaur ere, baina postu onegia ez dugu egin. Aurten horixe ari zaigu gertatzen`. Estropada Busturialdeak irabazi zuen, bigarren Castro eta hirugarren Portugalete. Honenbestez, Busturialdeak ziurtatu du igoera play offa jokatzea, hernaniarren kalterako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!