Hamargarrenaren bila

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 19a, 02:00

Casino Kursaal txapelketako oilarrak sartu ziren atzo txapelketan eta kukurruku gehienetan jo izan duena izan zen berriz ere irabazle, Koteto Ezkurra.
Doneztebearrak 35-28 irabazi zioen Patxi Zeberiori eta 10garren
txapelerako bidean buru belarri sartu da.

Bi zatiko partidua
Partiduak bi zati nabarmen izan zituen: 13-13ko emaitzara arte oso gogorra izan zen, sakean bietako inork asmatu ez eta peloteo gogorrean aritu baitziren. Baina hortik aurrera sakean asmatzen hasi zen Ezkurra, eta Zeberiok errestatzen asmatu bazuen ere, aukerako pelota asko hartu ahal izan zuen nafarrak eta 8 tantoko aldea atera zion gipuzkoarrari. Hortik aurrera nagusitasunez irabazi zuen. Ezkurrak 27 tanto egin zituen eta 11 galdu eta sakearekin 5 tanto ere egin zituen. Zeberiok, 17 egin eta 8 galdu zituen eta sakez 4 egin zituen. Emaitza honekin Ezkurrak hanka bat finalean du; Zeberiok Urrutiari irabazi beharra dauka aukeraren bat izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!