Bi berdinketa eta itxura ona

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 19a, 02:00

Hernanik bi partidu jokatu zituen atzo eta bi berdinketa lortu zituen eta itxura ona eman. Goizean Zarautz hartu zuten Zubipen eta hernaniarrek ahalegin haundia egin zuten erasoan, baina ez zuten zarauztarren atea zulatzen asmatu. Bestalde, kontran jokatu zuen Zarautzek ere izan zituen bere aukerak, golik egin ez bazuen ere. Arratsaldean hezur gogorragoa zuten hernaniarrek, Añorga. Maila altuagoko taldea da Añorgakoa, baina hernaniarrek esku-eskura izan zuten garaipena eta meritu haundiko berdinketa lortu zuten. Lehen zatian 0-1 aurreratu ziren zuriberdeak eta izan zuten bigarrena sartzeko aukera ere. Bigarren zatian bi alditan aurreratu ziren etxekoak 2-1 eta 3-2, baina hernaniarrek berdintzea lortu zuten.

Emaitzekin gustora
Jon Zabaleta hernaniarren entrenatzailea gustora zegoen atzo Hernaniko neskek egindako lanarekin. Aurten iaz baino hobeto ibiltzeko helburua dute, eta atzo erakutsi zuten helburu horrek oinarria baduela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!