GAUR hasiko dira Ergobiko jaiak. Aurten nobedadea dute gainera auzoan, dagoeneko trafikoak ez du auzoa zeharkatzen. Trafikoa auzo erdigunetik ateratzea Ergobiko auzotarrek urtetan egin duten eskaera izan da eta hori dela eta pozik egoteko motiboa badute aurten. Trafikoa pasatzen ez dela aprobetxatuta, toldoa jarri dute bidean eta zenbait ekitaldi bertan egingo dituzte. Nobedadeak aparte, urteroko festa antolatu dute Ergobi aldean, larunbatean hasi eta astearteraino. Festetako protagonistak herri kirolak, idi eta zaldi demak, sagardo eta gazta lehiaketak, herri bazkariak eta haurrentzako ekintzak izango dira, aurten ere.
Gaur txupinazoa, gazta lehiaketa eta Laiotz
Ergobiko festak gazteentzako txirrindulari lasterketarekin hasiko dira gaur, baina hasiera ofiziala eguerdian egingo dute, kupelaren jaitsiera eta suziriekin. Arratsaldean, artzain gazteen txapelketa herrikoia izango da, aurten laugarren urtez. Gerturatzen direnek izango dute beren iritzia emateko aukera. Idi eta zaldi demetako animaliak pisatu ondoren, gauean 23:00etan, Laiotzekin dantzaldia izango da, goizaldera arte.
Igandean, sagardo lehiaketa eta mariatxiak
Igandean hasten da Ergobira kanpoko jendea etortzen, eguerdi parteko sagardo lehiaketak erakarrita. Arratsaldean haurrentzako jaialdia izango da, sari eta guzti, eta helduagoentzat toka lehiaketa. Arratsalde-gau partean mariatxiek girotuko dute auzoa.
Idi eta zaldi demak eta herri kirolak
Astelehen eguerdian izango da idi demetako aurreneko saioa, urtero hainbeste jende biltzen duena. Bigarrena asteartean izango da, ordu be-rean. Astelehen arratsaldean herri kirol saioa ere izango da: harri jasotzen, Aiako Izeta, Leitzako Perurena, Errezilgo Aimar Irigoien eta Urnietako Mª Jose Sardon ariko dira; eta aizkoran, Olasagasti eta Nazabal. Astearteko 120 lagunentzako herri bazkaria eta auzotarren ikuskizuna ere azpimarratzekoak dira.
Egitaraua
Gaur, larunbata
- 10:30: Txirrindulari lasterketa. Ergobiko XLIII. Ergobia Sari Haundia.
- 12:00: Jaien hasiera.
- 18:00: Artzain gazteen
gazta lehiaketa herrikoia. - 19:00: Astelehen eta asteartean parte hartu behar duten idi eta zaldiak pisatuko dituzte
- 23:00: Laiotzekin berbena eta zezen suzkoa.
Bihar, igandea
- 09:00: Diana.
- 09:15: Trikitixaz lagunduta Astigarragako elizara
abiatuko dira. - 09:30: Auzoko hildakoen aldeko meza, Astigarragako parrokian.
- 11:00: Trikitixak lagundutuko du sagardo lehiaketa prestatzen.
- 11:30: Sagardo lehiaketa.
- 17:00-20:00: Haurrentzako
jai haundia. Jokoak, opariak eta
txokolotada. - 18:00: Toka lehiaketa.
- 20:30-21:30: ‘Cantares de Juanajuato’ mariatxiak.
- 23:30-01:30: ‘Cantares de Juanajuato’ mariatxiak eta
zezen suzkoa.
Abuztuak 20, astelehena
- 10:00: Diana.
- 12:00: XLI. Ergobi Saria
Idi-proba. Errenteriako Matxain, Lasarteko Telleria, Aiako Izeta eta Errenteriako Illarretaren idi pareekin. Tartean bertsolariak. - 14:00: Bazkari ofiziala.
- 17:30: Incansables txaranga.
- 18:00: Gaztelu puzgarriak.
- 18:30: Herri kirolak: harri
jasotzaileak eta aizkolariak. - 23:00: Zaldi proba, Ereñotzuko Paolla, Asteasuko Olarreta eta Mallabiako Bustarriren zaldiekin.
Abuztuak 21, asteartea
- 10:00: Diana.
- 12:00: XLIII. Idi probaren
bigarren saioa. - 14:30: Bazkari herrikoia.
- 18:30: Patxin eta Pastin
pailazoak. - 19:00: Incansables txaranga.
- 23:30: Incansables txaranga.
- 24:00: Auzotarrek prestatuko ikuskizuna.
- 02:30: Festen bukaera,
‘Ergobiko pobre de mi’
abestuta.