2007-2008 denboraldi berria martxan da errugbian ere eta Hernaniko taldeek astelehenean hasiko dituzte entrenamenduak, abuztuaren 20an, arratsaldeko 19:30etan, Landaren. Lehen deialdi hau, senior mailako eta jubenil mailako jokalarientzat da. Hernaniko lehen taldeak erronka gogorrak izango ditu aurtengo denboraldian, iaz Ohorezko mailarako igoera fasea jokatuta, aurten neurri berera, edo zergatik ez gorago, iritsi nahiko baitute. Jubenilek ere iazko paper ona errepikatu nahiko dute aurten. Baina horretarako gogor entrenatu beharra daukate, astelehenetik aurrera.
Errugbi elkarteak jakitera eman du denboraldi hasierarekin batean www.hernanirugby.com web orria martxan dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!