Gaur hasiko dira postu zozketak Txantxangorrin, debekualdi erdia bihar irekitzen baita

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 18a, 02:00

Ehiza garaia gain-gainean da eta bihar bertan irekiko dute debekualdi edo beda erdia. Honenbestez, gaur hasiko dira zozketak Txantxangorri elkartean, egunero, 19:30etatik 20:00etara. Beda osoa ireki arte tortola, usoa eta galeperra ehizatu litezke. Beda erdian 36 postu zozketatzen dituzte Txantxangorrin, Oriamendi-Aranburu-Arizmendi-Altzeagain ingurukoak. Beda osoa, berriz, iraila erdi aldera zabalduko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!