Casino Kursaal buruz buruko txapelketa finalaurreko ligaskan sartu da. Gaur txapelerako bi faboritoek jokatuko dute elkarren aurka, arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdian. Patxi Zeberio da iazko txapelduna, baina ez da faborito irtengo. Koteto Ezkurrak ez ditu alperrik bederatzi txapel eta iaz, lesio bat medio, buruz burukoa jokatu ezinda geratu zen, eta ilusioz gainezka ekingo dio aurtengo txapelketari. Partidu gogorra espero da, bai bata nola bestea oso indartsu iritsi baitira abuztura, eta agian, biek hutsunerik haundiena duten jokaldian egongo da gako nagusia: sakean. Ligaska jokatuko duen hirugarren pelotaria Miel Mari Urrutia da eta faboritoen zerrendetan azaldu ez arren, min haundia egin lezakeen pelotaria da Saldiaskoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!