Hernani hirugarren, baina Busturialdearen atzetik

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 16a, 02:00

Portugaleten jokatu zen atzo KAE2 ligako estropada eta hernaniarrek paper ona egin zuten, baina ez zuten beren helburu nagusia betetzerik izan. Hirugarren izan ziren hernaniarrak, Castro eta Busturialdearen atzetik eta bizkaitarrek beste puntu bat erantsi zioten bien arteko aldeari eta 9 puntuko zuloa dago orain, hirugarren postuan den Busturialdea eta laugarren postuan den Hernaniren artean.

Hasiera oso ona
Hernaniarrek hasiera oso ona eman zioten estropadako ohorezko tandari eta lehen ziaboga aurreneko postuan hartu zuten. Bigarren ziabogaraino ere ondo eutsi zioten, Castrok aurrea hartu bazien ere, eta hirugarrenean ez zuten maniobra onegia egin eta bukaeran hartu zien aurrea Busturialdeako traineruak. Hurrengo estropada datorren igandean jokatuko dute Bilbon eta hernaniarrak dena ematera irtengo dira, igoera fasean sartzeko dituzten aukera apurrak borrokatzera.

Atzoko Sailkapena
1- S.D.R. CASTRO  20:41 
2- BUSTURIALDEA  20:51
3- HERNANI  20:56
4- PORTUGALETE 20:58
........

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!