Aurten betetzen dira 30 urte Haizearen Orrazia jarri zutenetik.
Hori dela eta beste hainbat ekitaldiren artean Chillida Leku museoak Haizearen Orraziarekin lotutako lanen lehiaketa antolatu du. Lehiaketan artelanarekin lotutako edozein gauza aurkeztu daiteke: argazki bat, eskultura bat, eskulturaren inguruan gertatutako anegdota edo esperientziaren bat idatziz edo iruditan, bideo bat, abesti bat... Lanak irailaren 2a baino lehen aurkeztu behar dira, honako helbide elektroniko honetara bidalita: proyectos@museochillidaleku.com. 30 lan onenek Haizearen Orraziaren inguruan Eduardo Chillidak egindako marrazkiak jasoko dituzte, museoak prestatu eta enmarkatuta. Herritarrak animatu dituzte parte hartzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!