Festarako aukera zabala izango da gaur Astigarraga, Arano, Donostia eta Goizuetan.
Gaur ere ez da festarik faltako Hernani inguruan. Astigarraga eta Aranon San Roke eguna da gaur eta egun pasa polita egiteko aukera izango da bi herrietan: Aranon txistularien inguruan; eta Astigarragan, dantza, trikitixa eta bertsoaren inguruan.
Bestalde, Goizueta eta Donostiako jaiek aurrera jarraitzen dute. Goizuetan gaur afizionatu arteko pelota partiduak, mus txapelketa, zezenak eta bertso saioa izango dira. Gauean Laiotz taldea izango da plazan eta Gaztetxean kontzertua.
Donostiako Aste Nagusian adin eta gustu guztietarako egitaraua izango da egunean zehar. Gauean su artifizialak, Fermin Muguruza eta Izotz taldea izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!