Antonio Miner bikain Zerainen, festen barruko tiraldietan

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 18a, 02:00

Zeraingo festen barruko bola tiraldietan, Ur Miako Antonio Miner bikain ibili da aurten ere. Abuztuaren 15eko tiraldia berak irabazi zuen 37 brilarekin, JMª Usabiaga 6garren izan zen 36 brilarekin, Migel Burugainek 34 brila bota zituen; eta Migel Arrospidek eta Ibon Minerrek 33na. Bestalde, bigarren egunean ere Antonio Miner izan zen hernaniarrik onena; ereñotzuarra 5garren gelditu zen 34 brila botata. Hurrengo tiraldia abuztuaren 26an izango da, Zegaman, festen barruan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!