Onenak lehiara

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 16a, 02:00

Casino Kursaal txapelketako partidu haundia jokatuko da gaur Galarretan, arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdian, Urrutia eta Juaristiren artean. Final laurdenetan sartuko da gaur txapelerako haundietako bat, Migel Mari Urrutia atzelari saldiastarra eta bera izango da gaurko garaipenerako faborito. Baina Juaristi aurrelari zarauztarra hiru pelotari eliminatuta (Iriarte, Bitoria eta Altuna II) sartu da final laurdenetan eta gaur irabazteak sari oso ona izango du zain: Zeberio eta Ezkurrarekin batean ligila jokatzeko aukera. Buruz buruko txapelketako partiduaz gain, beste hiru partidu erakargarri ere antolatu dituzte gaurko jaialdirako: Matxin IV-Agirrezabala/Etxeberria IV-Olazar, Ezkurra-San Miguel/Zeberio II-Eizagirre, eta Bereziartua-A. Lekunberri/Matxin III-Auzmendi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!