Zerainen Andra Mari saria jokatuko da gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 15a, 02:00

Zerainen festak dira eta urteroko moduan bola tiraldia izango da bertan, gaur eta bihar. Goizetik, 09:30etatik 11:00etara irekiko da inskripzioa; eta arratsaldetik, 17:00etatik 18:00etara. Iaz hernaniarrek tiraldi onak egin zituzten: lehen egunean Migel Burugainek irabazi zuen eta bigarren egunean bigarren egin zuen. Antonio Minerrek bosgarren egin zuen. Ea aurten zer moduz ibiltzen diren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!