San Roke eguna ospatuko dute bihar Aranon eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 15a, 02:00

Hernanin ez, baina inguruan bada festa ugari abuztuan eta zer esanik ez gaur biharretan. Bihar San Roke eguna, Aranon eta Astigarragan izango da festa urteroko moduan. Aranon txistulariak izango dira protagonista nagusi, goizeko 10:15etan hasita arratsaldera arte. Urteroko moduan, pelota partiduak izango dituzte 12:30etan, eta Konzeju ostatuan herri bazkaria. Astigarragako Santiagomendin, berriz, Astigar dantza taldeak egingo du emanaldia meza ondorenean eta bazkal ondoan bertsoa eta trikitixa nahastuan izango dira. Batean zein bestean, goizeko 11:00etan izango da San Rokeren aldeko meza.

Goizuetan eta Donostian, festa bete betean
Hernani inguruan Goizueta eta Donostian dago festarako aukera gaur, eta egitarau bete-betea dakarkite batean zein bestean. Herri txikietako festa giroa atsegin duenak Goizuetan du aukera eta hiriek eskaintzen duten eskaintza zabala nahiago duenak, Donostian.

Gaur Goizuetan

07:00 Diana Tolosako dultzaineroekin.
08:00 Entzierroa. Lasturko zezenak.
10:30 Meza Nagusia eta prozesioa.
12:00 Umore Ona dantza taldea.
12:30 Erraldoiak eta buruhaundiak txistulariekin.
Ondoren, Igandea txaranga.
18:00 Zezenak.
20:00 Herri kirolak.
22:00 Euskal presoen aldeko afari herrikoia Umore Ona elkartean eta kalejira.
24:00 Trakets-ekin berbena eta ondoren Igandea txaranga.
24:00 Gaztetxean kontzertua.

Gaur Donostian

10:30 Kapoeira tailerra, Kontxan.
11:00 Barrene herrikoia Trinidade plazan. 
11:00 Haurrentzako jolasak, Boulevardean.
12:00 Paseo Berriko igeriketa proba.
12:00 Arkaitz euskal dantza taldea, Konstituzio plazan.
12:00 Erlajazio tailerra Kontxan.
12:00 Partxis erraldoi txapelketa, Kontxan.
16:00 Tenis Open Head txapelketa, Mons kiroldegian.
16:30 Minieskalada tailerra Koldo Mitxelenan.
17:30 Les Festijeux ume jolasak, Sarriegi plazan.
17:30 Umeentzako jolasak Kursaalean.
17:30 Zaldi Karrerak Hipodromoan.
18:00 Zezenak Illunben.
18:30 Erraldoi eta buruhaundiak Kontxan.
18:30 Gauerdi txaranga, Zurriolan.
18:30 Oria txaranga Kontxan.
18:30 La Tribu batukada, erdigunean.
19:00 Zumaiako musika banda Boulevardean.
19:30 Aizkolariak, Urrezko Kopa, Trinidade plazan.
20:00 Kresala euskal dantza taldea, Konstituzio plazan.
20:00 Mus erraldoi txapelketa, Alderdi Ederren.
20:30 GOSE, rock. Haizearen orrazian.
22:45 Su artifizialak.
23:15 Zezen suzkoa, Londres Hotela, Abenida, Miramar, Andia, Hernani eta Boulevardean.
23:30 KEIKE, rock. Trinidade plazan.
23:30 Mompas orkesta Easo plazan.
23:30 Perkusioa Boulevardean.
23:30 Con P de piano antzezlana Gipuzkoa plazan.
23:30 Patxi eta konpainia erromeria Konstituzio plazan.
23:30 Kursaal Eremu Irekia.
23:30 Kursaal Goian Sessions.
23:45 Tony Manero fundazioa
Saguesen.
00:00 Laket berbena Paseo Berrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!