Hiru estropada Busturialdeari aurrea hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 15a, 02:00

Azken txanpan sartu da KAE2 liga eta gaur jokatuko da azken hiru estropadetan lehena, Portugaleten, arratsaldeko 17:30etan. Igoera promozioan sartzeko borrokan, Busturialdea dute aurretik hernaniarrek eta gaur beren aurretik geratu eta puntu batzuk urratzeko helburua eramango dute Bizkaira. Hamar eguneko geldialdi honetan hernaniarrek ondo entrenatu dute Xabier Zabala entrenatzailearen hitzetan eta animatuta daude denboraldi bukaera honi ekiteko. Taldeak gora egin du denboraldi hasieratik eta ´bloke hobea` osatzen dute orain Zabalaren hitzetan.

Estropadak errioan
Gaurkoa nahiz hurrengo bi estropadak (abuztuaren 19an Bilbon eta abuztuaren 26an Colindresen) errioan jokatuko dira eta horrek hernaniarren alde joka lezake, orain artean itsasoan baino hobeto moldatu baitira errioan. Gaur eta igandean Busturialdearen aurretik geratu eta azken estropadara aurrea hartzeko aukerekin iristen saiatuko dira hernaniarrak, eta horretarako eragin haundia izango du gaurko kale zozketak, Portugaleten normalean alde haundia izaten baita batzuetatik besteetara.

Sailkapena
1- S.D.R. CASTRO  81
2- PORTUGALETE  78
3- BUSTURIALDEA  67
4- HERNANI   59
5- ARKOTE  50
6- GETXO   46
7- DEUSTO    43
8- HIBAIKA   31
9- COLINDRES  29
10- RASPAS   11

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!