Emakumezkoen ligako taldeak goiz eta arratsalde jokatuko du gaur, aurredenboraldiari ahalik eta zukurik gehien atera nahian. Goizean, Zarautzen aurkako partidua izango dute zuriberdeek, goizeko 11:30etan, Zubipen. Zarautz Emakumezkoen Ligako taldea da eta ligan elkarren aurka jokatzea egokituko zaie seguruenera bi taldeei. Indarrak nola dauden ikusteko balio lezake partiduak. Arratsaldeko 17:00etan, berriz, Añorgara joango dira Hernaniko jokalariak, goizeko nagiak uxatu eta bertako taldearen aurka jokatzera. Añorgak liga nazionalean jokatzen du eta hernaniarrek zail izango dute partidua irabaztea, baina eskarmentua hartzeko asko balio lezakete partidu horiek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!