Udara aurrera dijoa eta ehiza garaia badator. Datorren igandean zabalduko da debekualdi edo beda erdia eta Txantxangorrin larunbatean hasiko dira postu zozketak, egunero, arratsaldeko 19:30etatik 20:00etara. Beda erdi garaian 36 postu zozketatzen dituzte, guztiak Oriamendi-Aranburu-Arizmendi-Altzeagain inguruan eta tortola, usoa eta galeperra bakarrik bota ahal izango dira beda osoa ireki arte. Gainera, beda erdi garaian baimendutako postuetan bakarrik bota litezke usoa eta tortola. Bolada honetan usoa oso nekez pasatzen da eta tortolak bota ahal izateko, eguraldi txarraren zain egoten dira ehiztariak, gainontzean oso altu pasatzen omen dira eta.
Irailean beda osoa
Iraila erdi inguruan zabalduko da debekualdi osoa eta itxi urtarrilaren 31n. Iraila erditik aurrera askozaz postu gehiago izaten dira zozketan, ´goiko postuak` ere irekitzen baitituzte. Larregain-Akola-Igoain inguruan 50 postu zozketatzen dira, eta Antxista-Asketa-Etzala inguruan beste 50 postu. Txantxangorri elkarteko Agustin Urretabizkaiak Kronikari esan dionez, hasiera honetan ez da jende asko ibiltzen zozketetan, baina abuztuak aurrera egin ahala, postu guztiak betetzen dira. Iaz, 172 egunetan izan ziren zoketak Txantxangorrin, 4.885 eskaera izan ziren bertan eta 4.148 postu baimen eman ziren. Ehiztariek emandako datuen arabera, alde-aldera, Herna-niko postuetan egin zen ehiza izan zen: 120 uso, 1.230 birigarro, 15 tortola eta 17 bestelako.