Urrutiak jokatuko du Zeberio II eta Ezkurrarekin ligaska

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 17a, 02:00

URRUTIAK geldiarazi zuen atzoko final laurdenetan Juaristik txapelketan zeramakien goranzko joera. Urrutia pasako da semifinaletako ligaskara, Juaristi 35-25 emaitzarekin eliminatuta. Juaristi final laurdenetara iritsi zen aurretik hiru eliminatoria gaindituta, baina atzoko partiduan ezin izan zuen sakearekin erabat asmatu zuen Urrutiaren kontra, iazko txapeldunordearen kontra. Jakina da sakea garrantzizkoa dela pelotan, eta are gehiago erremonteko buruz burukoetan. Hori izan zen atzoko partiduko klabea. Juaristik joko ona erakutsi zuen, baina Urrutiak sakearekin irabazi zuen. Partidua Juaristiren alde hasi zen, 1-6. Urrutia mantxo hasi zen, baina 6na berdintzea lortu zuen. Hortik aurrera hasi ziren partiduko tantorik ikusgarrienak, 15na berdindu arte. Estualdi horretan, Urrutiak sakea zorroztu eta partidua bereganatu zuen.

Finalerdietako ligaska
Txapelketako bigarren fasea hasiko da orain, semifinaletako ligaska. Bertan, Urrutiak Zeberio II eta Ezkurraren kontra neurtu beharko ditu indarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!