Lareon zebra muskuilurik ez dute atzeman analisiek, baina bainua hartzeko eta arrantzarako debekua mantendu egin ditu Diputazioak

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 14a, 02:00

Ataungo Lareoko urtegian zebra muskuilu poblazio egonkorrik ez dute atzeman Ur-Konfederazioak egindako azken analisiek, Diputazioko iturriek atzo bertan jakitera eman zutenez eta Lareotik Argauza errekarako ur emari ekologikoa ireki egin dute ´arrainentzako beharrezkoa delako`. Dirudienez, infekzio puntuala izan da Lareoko urtegiko analisietan orain hurrengo azaldutakoa eta oraingo analisiekin pozik azaldu da Foru Aldundiko Landa Garapenerako Departamendua ´gure herrialdea plaga honetatik libre dagoelako`. Hala ere, badaezpada Gipuzkoako urtegi eta errioetan bainua hartu edo arrantza egiteko debekuak indarrean jarraitzen du oraindik ere, Foru Aldundiak bestelakorik jakitera eman arte. Baina Urumea errioaren kasuan behintzat jendeak kasu haundirik ez dio egin debekuari eta egunotan jendea ikusi zitekeen errioan.

Ur-Konfederazioarekin haserre
Zebra muskuiluaren gaian sortutako zalaparta dela-eta, Foru Aldundia haserre agertu da Iparraldeko Ur-Kontsortzioarekin ´nahikoa berretsi gabe informazioa publiko egin duelako, eta instituzioei jakitera eman aurretik alarma soziala piztu duelako`. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!