Aristizabalgo zenbait bizilagunek diote ez dagoela arkakuso izurriterik

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 14a, 02:00

Auzoan daudenak lau katu direla esaten dute ´duela hiru urtetik hemen dabiltzanak, eta horien aurka dauden bizilagunei bakarrik salto egiten diete arkakusoek`.

Aristizabal kaleko zenbait bizilagunek auzoan arkakuso izurriterik ez dagoela azpimarratu du Kronikara bidalitako prentsa ohar batean. Udalak kaleko katuei jatenik ez emateko eskaria egin berri du, arkakuso izurritea hortik datorrelakoan. Prentsa oharra bidali duten bizilagunek diote arkakusoak salto egiten diotela ´lau katuen aurka dauden bizilagunei bakarrik`.

Irtenbidea eskatu
Katuen kontuari irtenbidea ´edukazioz` eman behar zaiola esan du bizilagun taldeak ´eta ez benenoa emanda, duela hilabete batzuk egin zuten gisan`. Dagokionari ´Animalien Zaintzarako Elkartea, Udala...` eskatzen diote erremedioa jartzeko gaiari. Gai honek ´hainbesteko saltsa` ez duela behar uste dute ´gauza askoz garrantzitsuagoak badaudenean `.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!