uaristi, txapelketako errebelazioa, final laurdenetara

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 13a, 02:00

Altuna II            17
Juaristi             35

JON Juaristik Casino Kursaal txapelketa errebelazioa dela erakutsi zuen larunbatean Altuna IIren kontra jokatutako final zortzirenetako partiduan. Juaristik gogoz eta ilusioz jokatu zuen eta asmatu egin zuen gainera, Juaristi aukerarik gabe utzita. Garaipena lortuta Juaristi izango da, datorren osteguneko final laurdenetan, Miguel Mari Urrutiaren kontra jokatuko duena.

Partidu osoa aurretik
Juaristi partidu osoan zehar izan zen aurretik. Hasi ere fuerte egin zen zarauztarra 1 eta 8 aurretik jarrita. Altuna II-k 7-8 gerturatzea ere lortu zuen baina alferrik izan zen Juaristik gogo izugarriarekin ekin baitzion: 7-15. 10-19, 13-22, 14-26 eta 17-35.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!