DONOSTIAKO Aste Nagusia aurrera doa eta gaur egitarau bete-betea dakarte. Batetik, hainbat gazte asanblada eta eragilek antolatuta, piraten inguruko egitaraua izango da, ´festa herrikoien alde`. Egitarau horren barruan norberak bere baltsa montatu eta itsasoan barrena ibiliko dira. Baltsak montatzen goizeko 11:00etan hasiko dira eta bazkal ondoren, arratsaldeko 17:00etan, izango da abordaia, Portutik abiatuta. 19:00etan, Txortimes elektrotxarangak lagunduta kalejira izango da.
Egitarau ofiziala
Bestalde, egitarau ofizialaren barruan denetarik izango da gaur Donostian. Goiz partean tailer eta jolasak izango dira. Arratsaldean, txarangak, bizikleta festa eta haurrentzako parkea. Su artifizialak ere izango dira gaur, Granadako Maria Angustias Perez pirotekniaren eskutik, gaueko 22:45etan. Karidadeko Benta, Barricada eta Imuntzo eta Beloki-ren kontzertuekin gozatzeko aukera izango da gaur partean.
Gaur Donostian
10:30 Kapoeira tailerra, Kontxan.
11:00 Barrene joku kolektiboa, Trinitate Plazan.
11:00 Haurrentzako jokuak, Boulebardeko kioskoan.
12:00 Partxis erraldoia eta relajazio tailerra, Kontxan.
12:00 Tortilla patata lehiaketa, Kontxako paseoan.
16:00 Tenis Open Head Absolututa. Mons kiroldegian.
16:30 Mini-eskalada tailerra, Koldo Mitxelenan.
17:30 Bizikleta festa, Boulebardean.
17:30 Haurrentzako parkea, Kursaaleko terrazan.
18:00 Zezenak, Ilunben.
18:30 Txarangak, Zurriola eta Kontxan.
19:00 Araia musika banda, Boulebardeko kioskoan.
20:00 Eskola dantza taldea, Konstituzio plazan.
20:00 Mus txapelketa
erraldoia, Alderdi Ederren.
20:30 Donostia Pop-Rock lehiaketako kontzertuak, Haizearen Orrazian
22:45 Su artifizialak.
23:15 Zezen suzkoa.
23:30 Karidadeko Benta, Trinitate plazan.
23:30 Tsunami orkestra, Easo plazan. Txarango, Boulebardean.
23:30 Imuntzo eta Beloki, Konstituzio plazan.
23:45 Barricada, Saguesen.
00:00 Gaubela, Paseo Berrian.