Aurredenboraldiko aurreneko partidua galdu du Hernanik, baina entrenamenduetan landutako gauzak ondo atera dira.

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 13a, 02:00

Emakumezkoen liga
Zarautzek           1
Hernanik          0

EMAKUMEZKOEN ligan, Hernanik aurredenboraldiko aurreneko partidua jokatu zuen larunbatean Zarautzen kontra eta 1 eta 0 galdu zuen. Entrenatzailearen asmoa zen partidu honetan 2 ekipo osatu eta partiduko zati bakoitzean talde bat ateratzea. Hala ere, azkenean ez ziren hainbeste jokalari bildu eta jokalari guztiak txandan-txandan atera zituen. Aurredenboraldiko aurreneko partidua izan da Zarautzen kontrakoa eta entrenatzaileak balorazioa positiboa egin du: ´aurreneko partidua izateko ondo aritu gara, gutxi entrenatu dugu eta landutako gauzak ondo atera dira` adierazi du. Datorren larunbatean bi partidu izango dituzte: 11:30etan, Zarautzen kontra ; eta 17:00etan, Añorgaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!