Gorengo maila
Zarautzek 2
Hernanik 0
HERNANIKO Gorengo mailako taldea aurredeboraldian murgilduta dabil. Larunbatean, aurredenboraldiko bigarren partidua jokatu zuen Zarautzen kontra eta 2 eta 0 galdu zuen. Lagun Onak taldearen kontrakoa izan zen aurrenekoa eta emaitza berarekin galdu zuen Hernanik. Emaitza alde batera utzita, taldeko arduradunek partiduaren balorazio ona egin dute. ´Zarautzek golak momentu puntualetan etorri dira, eta guk aukerak izan arren ez dugu golik sartu` adierazi dute. Jokalariak aukeratzeko balio izan duen partidua Partidua test garrantzitsua izan dela ere aipatu dute arduradunek, datorren denboraldiko taldea osatuko duten jokalariak aukeratzeko balio izan duena:´Momentu honetan jende asko dago taldean eta ekipoa finkatu beharra daukagu, partidu honetan emaitza baino garrantzitsuagoa izan da jokalarien maila ikustea`. Seguruenera, aste honetan bertan aukeratuko dute datorren denboraldiko jokalari taldea, baina garbi utzi dute duda askorekin dabiltzala: ´Jokalariak lan haundia egiten ari dira eta duda asko dauzkagu deskarteak egiterako garaian. Erabaki gogorra izango da`.