Gaur hasiko da Donostiako Aste Nagusia, ‘Artillero’ abestuta

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 12a, 02:00

DONOSTIAKO Aste Nagusia hasiko da gaur, urtero bezala Astillero dale fuego abestu eta kanoi tiroa botata. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, Alderdi Ederren. Arratsalde partean musika izango da protagonista. 19:30etan, fanfarre eta txarangek hartuko dute Donostiako Alde Zaharra eta erdigunea. Gauean Donostia Hiria Pop Rock lehiaketako finaleko kontzertua izango da, Haizearen Orrazian. Horrez gain, txistulari alardea, Tejedor Asturiastik etorritako folk taldea, Metropoli orkestra, Traketsen dantzaldia eta Macacoren kontzertua ere izango dira. Su artifizialen nazioarteko lehiaketa ere hasiko da gaur. Gaurkoan Australiatik etorritako Foti International Fireworks-en txanda izango da. Gaueko 22:45etan, Kontxako badian.

Gaur Donostian
11:00 Kontxara iritsiko dira Getaria Donostiako trabesiako piraguak.
17:30 Zaldi lasterketak,
hipodromoan.
18:00 Zezenak, Ilunben.
19:00 Jaien hasiera ofiziala, Alderdi Ederren.
19:30 Fanfarre eta txarangak, Alde zaharrean eta erdigunean.
20:00 Illunbe musika banda, Boulebardean.
20:30 Donostia Pop Rock lehiaketa. Haizearen Orrazian.
20:30 Txistulari alardea Konstituzio plazan.
22:45 Su artifizialak.
23:15 Zezen suzkoa.
23:30 Tejedor, folk kontzertua Trinitate plazan.
23:30 Metropoli orkestra, Easo plazan.
23:30 Dantza ikuskizuna Boulebardean.
23:30 Niño costrini antzerkia, Gipuzkoa plazan.
23:45 Macaco, Saguesen.
00:00: Trakets, Paseo Berrian.

Autobus urdinak (abuztuak 12-19): 
-02:00ak arte Hernanitik 15 minuturo. 02:00-06:00 bitartean orduro.
-02:30ak arte Donostiatik 15 minuturo. 02:30-06:30 bitartean orduro.
21:30-00:15 bitartean autobusak San Bartolome kaletik aterako dira (Hawai) eta 00:30etatik aurrera Okendo kaletik aterako dira.
Trenak (abuztuak 12-19): 
-Donostiatik Irunera: zortzi tren izango dira 23:25etatik 06:30ak bitartean.
-Donostiatik Brinkolara: bederatzi tren izango dira 23:30etatik 06:35etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!