Goizuetako amabirijinak hasiko dira gaur, haurrentzako ekintzekin. Festak ofizialki asteartean, Amabirjin egunean hasiko diren arren, gaur goizetik hasita etxeko txikienek egun ederra pasatzeko aukera izango dute. Goizeko 09:00etan herriko txistulariek diana egingo dute, herritarrei festa hasi dela jakinarazteko. Goizeko 11:00etan, meza izango da eta haurrak bertako jantziekin joango dira. Eguerdian, herriko pilotari gazteenak jokoan ikusteko aukera izango da. Bazkaldu ondoren, 17:00etan, Gorritiren ikuskizuna izango da, herriko plazan. 18:30etan, haurrentzako berendua jarriko dute eta segidan haurrentzako jolasak. Eguna errematatzeko Eusko Diskoteka izango da, arratsaldeko 20:00etan hasi eta gaueko 23:00ak arte.
Gaur Goizuetan
09:00 Diana txistulariekin.
11:00 Meza.
txapelketa, Santa Barbaran.
12:00 Pilota partiduak.
omenaldia, Plazan.
17:00 Gorritiren ikuskizuna,
herriko plazan.
18:30 Berendua
19:00 Zurgai,
haurrentzako jolasak.
20:00 Eusko diskoteka.
Goizuetara autobusak
Astegunez 14,16 eta 17an:
Goizuetatik: goizeko 09:00etan eta arratsaldeko 15:00etan.
Hernanitik: goizeko 12:00etan eta arratsaldeko 19:00etan.
Asteburuan eta abuztuaren 15ean ez da autobus zerbitzurik izango