Perez Vacasen omenezko partidua nahiko parekatua izan zen, nahiz eta Zaragozakoek irabazi

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 12a, 02:00

JAVI Perez Vacasen omenezko partidua jokatu zuten atzo CD Hernani eta Zaragozako Stadium Casablancako jubenil mailako bi taldeek. Memorialaren 6garren edizio honetan, Hernanik 2 eta 3 galdu zuen. Zaragozatik etorritakoen nagusitasuna begibistakoa izan zen atzokoan, izan ere, Stadium Casablanca CD. Hernani baino maila bat gorago dago, Ohorezko mailan. Hernani aldiz, Nazional mailan ari da jokatzen. Hala eta guztiz ere, txuri berdeek ez zuten etsi eta iaz lortutako garaipenak animatuta, irabaztera atera ziren. CD.Hernaniren gol bat Urkizuk sartu zuen eta bestea Stadium Casablancako defentsa eta porteoaren artean sartutako gola izan zen, bol bitxia.

Emaitza gutxienekoa
Irabazi nahiak saltsa jarri bazuen ere partiduaren emaistza izan zen gutxienekoa Javi Perez Vacasen seigarren memorialean. Garrantzitsuena izan zen anaitutako bi ekipoak beste urte batez elkartu egin zirela, CD. Hernani eta futbolaren alde lan haundia egindako pertsona gogoratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!