Roberto Garcia Tejedor txapeldun, Txantxangorriko erregularitatean

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 10a, 02:00

JOAN den larunbatean, abuztuak 4, bukatu zen Txantxangorri elkarteko erregularitate txapelketa, Arkaleko eremuan egin zen ibilbide barruko tiraldiarekin. Tiraldian Jesus Arrieta izan zen garaile, 23 plater botata, eta bigarren izandako Roberto Garcia Tejedor (baita ere 23rekin) geratu da Erregularitateko txapelduna, guztira 89 plater botata. Azpitxapeldun Jose Antonio Aranburu izan da, 83 platerekin, eta hirugarren Xabier Mujika, 78rekin. Garcia Tejedor txapeldun izan zen iaz eta aurten probarik irabazi gabe geratu da aurrena. Azken tiraldiaren ondoren, sariak banatu zituzten Txantxangorrik Santa Barbaran duen lokalean, mokadutxoarekin batera. Garcia Tejedorrek txapela jantzi zuen eta kartutxo sorta bat ere eman zioten.

Azken proban
Jesus Arrieta garaile Azken proba puntuagarria, Ehiza ibilbide tiraldia joan den larunbatean jokatu zen, Arkalen, eguraldi ederrarekin. Modalitate honetan norabide ezberdinetan botatzen dituzte platerak eta antolatzaileen esanetan txapelketako proba politena izaten da. Bertan 18 parte hartzaile izan ziren eta Jesus Arrieta izan zen irabazle, 23 plater botata. Roberto Garcia Tejedor azken txapeldunak ere puntu kopuru bera zuen. Hirugarren Jose Manuel Criado geratu zen, 22 punturekin. Jesus Arrietak proba bakarrean hartu du parte eta irabazi egin du. Horrenbestez, 23 punturekin, 22garren geratu da sailkapen orokorrean. Parte hartzaile gehienak huts egin dute probaren batean eta hutsik egin ez duten bost ehiztariak (Garcia Tejedor, Aranburu, Mujika, Parra eta Sestelo) sailkapen orokorreko lehen postuetan geratu dira.

Bost proba, bost irabazle
Erregularitate txapelketa martxoaren 18an hasi zen eta ordutik bost tiraldi izan dira. Elkarteko lehen tiraldia Mini Foso Unibertsal proba izan zen, eta Gonzalo Rodriguezek irabazi zuen, 15 platerak botata. Apirilaren 28an, Trap Amerikarra Pablo Tejadak irabazi zuen, honek ere plenoa eginda (15 plater). Maiatzaren 26an jokatu zen hurrengo proba, Foso Unibertsala, eta Luis Mari Zerain izan zen garaile, 25 plateretik 23 botata. Uztailaren 29an Iñaki Estarloak irabazi zuen Trap Bikoitza, Luis Mari Zerainekin 19 plateretara berdindu ondoren. Azken proba, berriz, Jesus Arrietarentzat izan da.

Sailkapen orokorra
1. Roberto Garcia Tejedor  89 p.
2. Jose Antonio Aranburu  83 p.
3. Xabier Mujika             78 p.
4. Vidal Parra             72 p.
5. Narciso Sestelo            71 p.
6. Cristobal Barragan        68 p.
7. Luis Mari Zerain           59 p.
8. Antonio Redondo         58 p.
9. Iñaki Urdanpilleta         57 p.
10. Iñaki Estarloa             55 p.
11. Angel Mª Alberdi        42 p.
12. Jose Manuel Criado     39 p.
13. Emilio Crespo            39 p.
14. Oskar Redondo          38 p.
15. Ignacio Agirresarobe   36 p.
16. Javi Parras                30 p.
17. J. M. Parras               29 p.
18. Yon Garaiar               29 p.
19. Pablo Tejada             27 p.
20. Gonzalo Rodriguez      26 p.
21. Luis Garaiar               26 p.
22. Jesus Arrieta             23 p.
23. Jabier Oskoz              22 p.
24. Arrizabalaga              19 p.
25. J. Pedro Yeregi           18 p.
26. Borja San Jose           15 p.
27. Iradi                        14 p.
28. Manu Loinaz              12 p.
29. Felipe Tejada             12 p.
30. Bixente Goñi               6 p.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!